Kevin David Mitnick (Los Angeles, 1963ko abuztuaren 6a - Las Vegas, 2023ko uztailaren 16a) hacker ezaguna zen. 1995ean FBIk atxilotu egin zuen, Fujitsu, Motorola, Nokia eta Sun Microsystemsen sistemetan sartzeagatik. 5 urte eman zituen kartzelan, horietatik 8 hilabete inkomunikatuta egon zen. 2000ko ekainaren 21ean askatu eta gero, hiru urtez baldintzapean bizi behar izan zuen, non telefono finko bat izan ezik komunikazio tresnak erabiltzea debekatu zioten.
Kevin Mitnick | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Van Nuys (en) , 1963ko abuztuaren 6a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Las Vegas eta Pittsburgh, 2023ko uztailaren 16a (59 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pankreako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | James Monroe High School (en) Los Angeles Pierce College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | computer security consultant (en) , security hacker (en) , informatikaria eta hackerra |
Parte-hartzailea | |
Lantokia(k) | Las Vegas |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Condor, Koolher Burn, Thomas Case, Anton Chernoff, Brian Merrill, Lee Nusbaum eta David Stanfill |
mitnicksecurity.com | |
Gertakizun hauetan oinarrituz, liburu ugari argitaratu dira. Horietan ezagunena Takedown izenekoa da; nobela horretan oinarrituta izen bereko filma estreinatu zuten 2000. urtean.
- (Ingelesez) A CNN Interview with Kevin Mitnick, CNNren Kevin Mitnick entrebista (2005ko urriak 11).
- (Ingelesez) Mitnick Security Consulting (formerly known as Defensive Thinking), Mitnicken segurtasun enpresa.