Lankide:Kaletrosa~eswiki - Wikipedia, entziklopedia askea.
Article Images
Josune Igoa Frantxes naiz, Iruñean jaio nintzen 1958ko abenduaren 24ean. Artean Bertizen bizi ginen eta bost urte nituenean aitatxi-amatxiren etxera eraman ninduten, Azpilkuetara, han eskolara joatea errazagoa zelako. Nire familia Irunera joan zen aitaren lanagatik eta hamar urte nituenean neu ere bertara joan eta Pio Baroja Institutuan[1] egin nuen Batxilerra. Hamasei urterekin hasi nituen irakasle izateko ikasketak eta bitartean ikaskideen artean antolatutako euskara eskolatan alfabetatu nintzen. 1978an hasi nintzen lanean Getariko Herri Eskolan[2] eta ondorengo urtetan hezkuntza eta hizkuntzarekin zerikusia duten lan ezberdinetan aritu naiz.
2019an jubilatu nintzen... baina ez naiz erretiratu, jubilatu ondoren ordutegi malguarekin eta gustuko lanak bakarrik egiten ditut:
- Lartaun Abesbatzan kantatzen dut, kontralto taldean, badakizue beste ahotsek melodia kantatzen duten bitartean sostenituz, bemolez eta erritmo aldaketez betetako zatia kantatu behar dutenak.
- Mintzanet egitasmoan parte hartu dut Bidelagun bezala.
- Irratia eskolan erabiltzeko materiala bildu eta sailkatu ondoren Eskola Irratia sitean[3] gunean behar duenaren esku jarri ditut.
- Oiartzungo WikiEmakumeok proiektuan parte hartzen dut, batez ere, itzulpenak eginez.
|
Jubilatua naiz baina ez naiz erretiratu. | Nire ustez Publikoa da bidea | |||||||||||||||||||||||||||
Lartaun abesbatzan kantatzen dut | Eskola irratia sitean materiala bildu dut. | ||||||||||||||||||||||||||||
Oiartzungo Wikiemakumeak taldeko kide naiz | Olinpiar Jokoak wikiproiektuan parte hartu dut. |
- ↑ «Pio Baroja BHI - Aurkezpena» www.iespiobarojabhi.net (Noiz kontsultatua: 2024-09-09).
- ↑ Iturzaeta Herri Eskolaren Historia. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ «Eskola Irratia sitea» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).