Sommeko gudua, Lehen Mundu Gerraren barnean, gudurik luzeenetariko eta latzenetariko bat izan zen: milioi bat erori baino gehiago izan ziren. Britainiar eta frantziar gudarosteek Somme ibaiaren hegoaldean zehar eta 40 kilometroko luzerako frontean alemaniar lerroak haustea zuten helburu, Verdungo guduan zeuden alemaniarrak distraitzeko. Hala ere, gudu hori Verdungoa baino gogorragoa izan zen.
Guduaren lehenengo egunean, 1916ko uztailaren 1ean, 57.740 britainiar erori ziren eta, horietatik, 19.240 hil ziren. Erresuma Batuko armadaren historiako gudurik latzena izan zen. Alemaniako armadarentzat ere itzelezkoa izan zen: ofizial batek "armadarentzako lohizko hilobia" izan zela zioen. Gerra modernoa zein hilgarria den konturatu ziren bi alderdiak. Sommekoa erabakigarria izan zen Gerraren bilakaeran, batez ere Mendebaldeko Frontean.
Britainiarrek urte hartan The Battle of the Somme filma grabatu zuten gerrari buruz, lehenengo dokumentala izan zena.