Susan Owicki
Contributors to Wikimedia projects
Article ImagesSusan Owicki (Standford, Kalifornia) Estatu Batuar informatikaria da, "Association for Computing Machinery (ACM) elkarteko kidea eta emakumeen artean "Systers" posta zerrendako sortzaileetako bat bilakatu zen informatikan. 2000ko hamarkadaren hasieran unibertsitate karreraz aldatu zuen eta ezkontza eta familia terapeuta lizentziatua bihurtu zen.
Susan Owicki | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Cornell Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | David Gries (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Keith Marzullo (en) David Samuel Rosenblum (en) Brent Hailpern (en) David K. Gifford (en) Toshimi Minoura (en) David Wayne Wall (en) Amy L. Lansky (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, unibertsitateko irakaslea eta psikoterapeuta |
Enplegatzailea(k) | Digital Equipment Corporation (mul) Stanford Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Association for Computing Machinery |
Susan Owickik informatikan doktoretza jaso zuen 1975ean Cornell Unibertsitatean. Bere zuzendaria David Gries izan zen. "Cornellen", "Interference Freedom" asmatu zuen, aldibereko programak zuzenak diren frogatzeko metodo bat.
Stanfordeko Unibertsitateko irakasle izan zen 10 urtez Ingeniaritza Elektrikoa eta Informatika Sailetan. Bere ikerketa-interesen artean, sistema banatuak, errendimenduaren analisia eta merkataritza elektronikorako sistema fidagarriak zeuden eta bere ikerketari buruzko artikulu eta patente ugari argitaratu zituen.
1994an Susan Owicki "ACM" kide gisa onartu zuten "An Axiomatic Proof Technique for Parallel Programs" tesi-lanagatik.
Stanforden ondoren, Susan Owicki "Digital Equipment Corporation (DEC)" enpresan aritu zen lanean.
Geroago, "Strategic Technologies and Architectural Research Laboratory (STAR lab)" enpresan lan egin zuen. Bertan "Zuzendari elkartu" gisa lan egin zuen. "STAR lab" eskubide digitalen kudeaketan eta erlazionatutako merkataritza elektronikoko teknologietan ikertzen aritu zen lehen laborategia izan zen.
Lau urte eman zituen aholkulari independente gisa telebista interaktiboaren errendimenduan eta streaming bidezko bideoen banaketan.
Susan Owicki, Jack Owicki-rekin ezkonduta zegoen, gainera, bi seme-alaba izan zituen ere.
Bere argitalpenen artean hauek daude:
- Susan Owicki; David Gries (1976). "An Axiomatic Proof Technique for Parallel Programs I". Acta informatica. (6): 319-340. (Programazio lengoaia eta sistemetan lan onena bezala eman zuten, 1977ko ACM Sariaren irabazle bezala bilakatuz).
- Forest Baskett; James H. Clark; John L. Hennessy; Susan Owicki; Brian Reid. "Research in VLSI Systems Design and Architecture". Stanford University. 1981.
- Susan S Owicki; Leslie Lamport. "Proving Liveness Properties of Concurrent Programs". ACM TOPLAS. (4:3): 455-495.
- Amy L. Lansky and Susan S. Owicki, "GEM: A Tool for Concurrency Specification and Verification,", Proceedings of the Second Annual ACM Symposium on Principles of Distributed Computing-en, ACM, Montreal, Quebec, Canada, 1983.
- Thomas E. Anderson; Susan S. Owicki; James B. Saxe; Charles P. Thacker (1993). "High-speed Switch Scheduling for Local-Area Networks". ACM TOCS. (11:4): 319-352.
Bere patenteen artean hauek daude:
- U.S. Patent 5,446,901 - Akatsak toleratu eta banatutako zabor bilketa sistema eta sareko objektuak biltzeko metodoa.
- U.S. Patent 7,770,016 - Ur-markako softwarea eta bestelako euskarrietarako sistemak eta metodoak
Ezkontza- eta familia-terapeuta
Susan Owicki ezkontza- eta familia-terapeuta ere bada. Praktika pribatu bat mantentzen du eta Stanford Unibertsitateko irakasle eta langileen laguntza-zentroko langilea da.