Wrath of the Titans
Contributors to Wikimedia projects
Article ImagesWrath of the Titans (euskaraz Titanen Amorrua) 2012ko Jonathan Liebesman hegoafrikar zinema zuzendariaren fantasia eta abenturazko filma bat da. Greziar mitologiako Pertseo heroia eta Titanen kondairetan oinarritua dago. Sam Worthington, Rosamund Pike, Bill Nighy, Édgar Ramírez, Toby Kebbell, Danny Huston, Sinead Cusack, John Bell, Ralph Fiennes eta Liam Neeson aktoreek antzeztu zuten.
Wrath of the Titans | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 2012 | |||
Izenburua | Wrath of the Titans | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | fantasiazko filma, ekintza-filma eta Pepluma | |||
Iraupena | 99 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Telesaila | Clash of the Titans (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Kanariak, Espainia eta Londres | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Jonathan Liebesman (en) | |||
Gidoigilea(k) | David Leslie Johnson-McGoldrick (en) Dan Mazeau (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Sam Worthington (Pertseo) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Louis Leterrier | |||
Konpainia ekoizlea | Legendary Pictures (en) Warner Bros. | |||
Edizioa | Martin Walsh (en) | |||
Ekoizpen-diseinatzailea | Charles Wood | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Javier Navarrete | |||
Argazki-zuzendaria | Ben Davis | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Antzinako Grezia | |||
Argumentu nagusia | Pertseoa | |||
wrathofthetitans.com | ||||
Bideoa | YouTube | |||
kronologia | ||||
|
2010ko Clash of the Titans (Titanen Talka) filmaren jarraipena da, hura era berean, 1981eko izenburu berdineko Clash of the Titans filmaren egokitzapena delarik.
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Titanen Talkako gertaerak jazo eta hamar urtera, Pertseo (Sam Worthington) bere seme Heliorekin (John Bell) batera bizimodu lasaia bizitzeko asmoa du. Halere, Jainkoak, gizakien haienganako duten fedegabekeriaren ondorioz ahuldu eta Titannengan zuten kontrola galduko dute, haien buruzagia Kronos da, Zeus (Liam Neeson), Hades (Ralph Fiennes) eta Poseidon (Danny Huston) hiru jainko nagusien aita berbera. Hades eta Ares (Edgar Ramírez) Zeus atzemateko Kronosekin adostasun batera iristean, Pertseok bere aita Zeus erreskatatzeko ordura arteko bizimodu patxadatsua lagako du, betekizun horretan Andromeda (Rosamund Pike), Agenor (Toby Kebbell) eta Hefesto (Bill Nighy) lagun izango dituelarik.
- Sam Worthington: Pertseo
- Rosamund Pike: Andromeda
- Bill Nighy: Hefesto
- Édgar Ramírez: Ares
- Toby Kebbell: Agenor
- Danny Huston: Poseidon
- Ralph Fiennes: Hades
- Liam Neeson: Zeus
Bestelako antzezpen laburrak:
- John Bell: Helio
- Lily James: Korrina
- Martin Bayfield eta Spencer Wilding: Ziklopea eta Minotauroa
- Asier Macazaga: Theron