1930eko hamarkada
Contributors to Wikimedia projects
Article Images(«1930ko hamarkada» orritik birbideratua)
1930eko hamarkadak 1930etik 1939. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Zientzia eta teknologia
- 1930eko martxoaren 12tik apirilaren 6ra Mahatma Gandhik protesta ibilaldia egin zuen Arabiar itsasoraino, "Gatzaren martxa" deitutakoan.
- 1931an Japoniar Inperioak bereganatu zuen Mantxuria (Txina).
- 1932ko ekainaren 15ean hasi zen Chacoko Gerra Bolivia eta Paraguairen artean, 3 urteko iraupena eduki zuena.
- Azaroan Franklin D. Roosevelt hautatu zuten AEBetako presidente moduan.
- 1934ko urrian "Martxa Luzea" hasi zen, Mao Zedongek gidatuta eta urtebetez, eta haren ondorioz Txinako Sobietar Errepublika bertan behera gelditu zen.
- 1935eko urriaren 3an Etiopiako Inperioa inbaditu zuen Italiako Erresumak, Bigarren Italo-Etiopiar Gerrari hasiera emanez.
- 1936ko uztailaren 17an piztu zuten Espainiako Gerra Zibila, ia 3 urtez luzatu zena.
- 1939ko apirilaren 1ean amaitu zen Gerra Zibila Espainian, Frankismoari amaiera emanez.
- Irailaren 1etik urriaren 6ra Alemania naziak gauzatu zuen Poloniaren inbasioa, Bigarren Mundu Gerra eragin zuena.