Joseph Lister
Contributors to Wikimedia projects
Article ImagesJoseph Lister (Upton, Essex, Ingalaterra, 1827ko apirilaren 5a - Walmer, Kent, Ingalaterra, 1912ko otsailaren 10a) britainiar kirurgilaria izan zen.
Mikroskopio bidezko ikerketak egin zituen, eta, hartzidurari buruzko Pasteurren lanak ezagutzen zituela, antisepsia-metodoa sortu zuen, uraren bidez hasieran eta olio fenikatuaz ondoren (1867). XIX. mendean kirurgia alorrean zeuden hiru arazo nagusien erantzunak aurkitu zituen. Hiru arazoak hauek ziren: infekzioa, hemorragia eta mina. Aurkikuntza horrek berebiziko garrantzia izan zuen kirurgiaren historian, eta kirurgilari gehienek erabili zuten 1875etik aurrera. 'Iraultza Kirurjikoa' deritze gai honetan egin ziren aurkikuntzei. Halere, ondoko urteetan gehiago erabili izan da asepsia antisepsia baino.
Bere aita ardo saltzailea zen arren, fisika eta matematikako sailetan ezagutza ugari zituen. Londresen ikasi zuen eta 1854ean Edinburgon zirujau izateko trebatu zen, Jarnes Symekin batera. Ondoren, Jarnesen alabarekin ezkonduko zen. Hiri horretan anatomia eta fisiologiaren inguruko lan ugari egin zituen.
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.